Blog honetan hezkuntza premia bereziei buruz arituko naiz. Bertan bideo, hausnarketa eta komentario desberdinak aurkituko dituzue.

2011-05-10

Nire esperientzia

Auzolandegiei buruz informazioa ipini dut blog-ean baina nire esperientzia kontatzea gustatuko litzaidake. Orain dela bi urte auzolandegi sozial batean parte hartu nuen, hamabost eguneko esperientzia zoragarria izan zen. Auzolandegia Ourensen izan zen. Espainia osoko  gazteak elkartu ginen bertan eta egunero elkarte desberdinetan parte hartzen genuen. Elkarte horien artean: aspace (sindorme down duten pertsonak), morea (arazo mentalak duten pertsonak, eskizofrenia) eta aixiña ( adineko pertsonak, alzheimer dutenak).
Esperientzia  izugarria izan zen, aste egunetan elkarte hauetan lan egiten genuen, gure lana dinamizatzailea zen, hau da, ekintzak sortu, beraiekin egon,... Asteburuetan bisita kulturak eta horrelakoak egiten genituen. Benetan esperientzia ezin hobea izan zen eta jende asko ezagutzeaz gain, gauza asko ikasi nituen.
Bertan egon nintzenean Galiziako egunkari bateko kazetariak elkarrizketa bat egin ziguten eta artikulu bat publikatu zuten hona hemen artikulua.