Boluntarioa lanak egin nahi badituzu Bizkaian erakunde solidarioa dago, bolunta du izena eta honen bitartez erakunde desberdinetan parte har dezakezu. Umeekin egon, ez gaitasun fisiko edo psikologikoa duten pertsonekin, etorkinekin,... Oso interesgarria iruditzen zait eta Bolunta erakundearen web orria jarriko dut hemen: http://www.bolunta.org/
Honekin erlazionatuta gazte aukeran aurtengo auzolandegietan parte hartzeko informazioa argitaratu du eta aste honetan izena emateko epea hasiko da, bertan aukera desberdinak daude eta horien artean ekintza soziala aukeratu daiteke. Orain dela bi urte auzolandegi sozial batean parte hartu nuen eta esperientzia ikaragarria dela esan behar dut.
Informa zaitezte: auzolandegiak