Blog honetan hezkuntza premia bereziei buruz arituko naiz. Bertan bideo, hausnarketa eta komentario desberdinak aurkituko dituzue.

2011-03-21

Hiperaktibitatea eta arreta falta

Hona hemen aurkitu dudan artikulu interesagarria. Bertan hiperaktibitateari eta arreta faltari buruz ari da. Amaieran lore esentiziekin egindako tratamendua azaldu egiten da eta oso interesgarria iruditu zait. Kasu kliniko bat azaltzen da eta ume horrek tratamendua egin ondoren asko hobetu egin da. Modu alternatiboa eta interesgarria iruditzen zait hiperaktibitatearen sintomak tratatzeko. Orain arte arazo honi aurre egiteko beste motatako farmakoak erabili ohi dira eta horien inguruan irakurritako ez da oso positiboa izan. Honen adibidea ritalin da. Nahiko agresiboa da farmako hori eta ondorio txar ugari ditu. Hona hemen ritalin hartzearen ondorioak:


Bihotzeko arazoak: bihotz taupadak azkarrago, hipertentsioa, bularreko mina. Hesteetako arazoak: jateko gogoa galdu, tripako mina, zorabioak, goragalea, diarrea,... Sistema endorkinoko arazoak:hazkuntza hormonan arazoak, hazkuntzan atzerapena, pisua galtzea. Nerbio sisteman arazoak: gorputz dardarak, nahasmena, antsietatea, ikara, agresibitatea, urduritasuna, hipersentsibilitatea, euforia, insomioa, konpultsibitatea, negar egiteko gogoak,... Beste batzuk: zefalea, urtikaria, artikulazioetan mina, dardarak, alopezia, muskuluetako mina, sukarra,..


Ritalin-en inguruan bideo interesgarri batzuk aurkitu ditut, lehenengoan retalin hartzen duten ume batzuen esperientzia kontatzen da. Bigarren bideoan, ume batzuek ritalin hartzearen ondorioak irakurtzen dituzte eta ondoren horiei buruz aritzen dira.



Bideoaren iturria.



Bideoaren iturria.