Nork behar du hezkuntza berezia? zer datorkigu burura hezkuntza premia berezia entzutean?
edozein ume behar izan dezake hezkuntza berezia?
Nire ustez, ez da beharrezkoa arazo fisiko nabarmena (itsua, elbarria,..) izatea edo arazo psikologiko diagnostikatua izatea heziketa berezia behar izateko. Faktore askok eragin dezkete momentu jakin batean edozein haur hori behar izateko. Egoera zail batetik pasatzen ari den umea denboraldi batez laguntza behar dezake hori gainditzeko. Eta etorkinak? Etorkina izatea ez du esan nahi hezkuntza premia berezia behar duzunik, baina haur etorkin batek eskolako lehenengo hilabeteetan laguntza behar izan dezake.
Laburbilduz, hezkuntza berezia behar izatea ez du esan nahi betirako arazo bat duzunik, denboraldi batean laguntza osagarria behar duzula izan daiteke.