Blog honetan hezkuntza premia bereziei buruz arituko naiz. Bertan bideo, hausnarketa eta komentario desberdinak aurkituko dituzue.

2011-05-11

Proposamena

Eskolan arazoa duen ume bat izatekotan naturaltasunez landu behar dugu umeekin. Horrexegatik, eskolako materiala anitza izatea ezinbestekoa da eskolan arazoa duen haurrik egon ala ez egon. Nire ustez, materiala aukeratzen jakitea oso garrantzitsua eta horren bidez umeek balore desberdinak barneratzen dituzte. Adibidez, gelan dauden panpinak, askoz aberasgarria izango litzateke etnia desberdnietako panpinak egotea. Liburuetan agertzen diren pertsonaiak anitzak izatea, itsuak,.. agertzea.
Gaur egun material desberdinak aurki ditzakegu, beraz , zer aukeratzen dugun oso garrantzitsua da.

2011-05-10

Nire esperientzia

Auzolandegiei buruz informazioa ipini dut blog-ean baina nire esperientzia kontatzea gustatuko litzaidake. Orain dela bi urte auzolandegi sozial batean parte hartu nuen, hamabost eguneko esperientzia zoragarria izan zen. Auzolandegia Ourensen izan zen. Espainia osoko  gazteak elkartu ginen bertan eta egunero elkarte desberdinetan parte hartzen genuen. Elkarte horien artean: aspace (sindorme down duten pertsonak), morea (arazo mentalak duten pertsonak, eskizofrenia) eta aixiña ( adineko pertsonak, alzheimer dutenak).
Esperientzia  izugarria izan zen, aste egunetan elkarte hauetan lan egiten genuen, gure lana dinamizatzailea zen, hau da, ekintzak sortu, beraiekin egon,... Asteburuetan bisita kulturak eta horrelakoak egiten genituen. Benetan esperientzia ezin hobea izan zen eta jende asko ezagutzeaz gain, gauza asko ikasi nituen.
Bertan egon nintzenean Galiziako egunkari bateko kazetariak elkarrizketa bat egin ziguten eta artikulu bat publikatu zuten hona hemen artikulua.

2011-05-05

Aukera guztiontzat

El pais egunkarian artikulu interesgarria aurkitu dut, bertan eskola untzi bihurtu den itsasontziaz ari da, bertan egiten diren ekintzetara petsona guztiak joan daitezke eta ez dago arazorik elbarrituak eta baliabide gabeko gazteak joateko. Oso adibide polita integrazioa ikusteko.

Argazkiaren iturria                              

2011-05-03

Parte hartuz

Boluntarioa lanak egin nahi badituzu Bizkaian erakunde solidarioa dago, bolunta du izena eta honen bitartez erakunde desberdinetan parte har dezakezu. Umeekin egon, ez gaitasun fisiko edo psikologikoa duten pertsonekin, etorkinekin,... Oso interesgarria iruditzen zait eta Bolunta erakundearen web orria jarriko dut hemen: http://www.bolunta.org/

Honekin erlazionatuta gazte aukeran aurtengo auzolandegietan parte hartzeko informazioa argitaratu du eta aste honetan izena emateko epea hasiko da, bertan aukera desberdinak daude eta horien artean ekintza soziala aukeratu daiteke. Orain dela bi urte auzolandegi sozial batean parte hartu nuen eta esperientzia ikaragarria dela esan behar dut.
Informa zaitezte: auzolandegiak

Tutoriala

Bideoa tutorial bat da, Cristina eta biok egindakoa.Bideoaren bitartez blog baten logotipoa nola egin azaltzen da.