Blog honetan hezkuntza premia bereziei buruz arituko naiz. Bertan bideo, hausnarketa eta komentario desberdinak aurkituko dituzue.

2011-03-21

Hiperaktibitatea eta arreta falta

Hona hemen aurkitu dudan artikulu interesagarria. Bertan hiperaktibitateari eta arreta faltari buruz ari da. Amaieran lore esentiziekin egindako tratamendua azaldu egiten da eta oso interesgarria iruditu zait. Kasu kliniko bat azaltzen da eta ume horrek tratamendua egin ondoren asko hobetu egin da. Modu alternatiboa eta interesgarria iruditzen zait hiperaktibitatearen sintomak tratatzeko. Orain arte arazo honi aurre egiteko beste motatako farmakoak erabili ohi dira eta horien inguruan irakurritako ez da oso positiboa izan. Honen adibidea ritalin da. Nahiko agresiboa da farmako hori eta ondorio txar ugari ditu. Hona hemen ritalin hartzearen ondorioak:


Bihotzeko arazoak: bihotz taupadak azkarrago, hipertentsioa, bularreko mina. Hesteetako arazoak: jateko gogoa galdu, tripako mina, zorabioak, goragalea, diarrea,... Sistema endorkinoko arazoak:hazkuntza hormonan arazoak, hazkuntzan atzerapena, pisua galtzea. Nerbio sisteman arazoak: gorputz dardarak, nahasmena, antsietatea, ikara, agresibitatea, urduritasuna, hipersentsibilitatea, euforia, insomioa, konpultsibitatea, negar egiteko gogoak,... Beste batzuk: zefalea, urtikaria, artikulazioetan mina, dardarak, alopezia, muskuluetako mina, sukarra,..


Ritalin-en inguruan bideo interesgarri batzuk aurkitu ditut, lehenengoan retalin hartzen duten ume batzuen esperientzia kontatzen da. Bigarren bideoan, ume batzuek ritalin hartzearen ondorioak irakurtzen dituzte eta ondoren horiei buruz aritzen dira.



Bideoaren iturria.



Bideoaren iturria.

2011-03-15

Askotan hezkuntza premia bereziak duen haur batez hitz egitean arazo fisiko edo psikologikoa duen haur bat etortzen zaigu burura. Eta zer gertatzen da arazo emozionalak dituen haur batekin? hezkuntza premia berezia izan dezake?
Noski, arazo emozionalak izatea hezkuntza premia berezia behar izatea ekar daiteke, hau da, haur horrek laguntza behar du.
Honen inguruan bitakora batean emozioei buruz zerbait interesgarri aurkitu dut, guztiok ez ditugu sentimenduak berdin adierazten eta  bakoitzaren era errespetatu beharko genuke.
Nire ustez, eskolak eragin handia dauka haurren sentimenduen adierazpenean,batez ere haur hezkuntza.Horrexegatik hauek kontuan hartu eta txikitatik haurrak animatu beraien emozioak eta sentimenduak adierazteko.Zenbat eta nagusiagoak izan orduan eta zailagoa izaten baita.
Hemen topatu dut.

Bitakora baten iruzkina


Blog honetan hausnarketa interesgarria aurkitu dut. Bertan bi galdera planteatzen dira eta bideo baten laguntzaz hausnarketa egitera animatzen gaituzte. Zergatik egokitu behar dira beti hezkuntza premia berezia dutenek? Nire ustez bizi garen mendean gizartea askoz irekiagoa izan beharko litzateke eta naturaltasunez erantzun.Gauza asko aldatu behar dira.

Hemen aukitu dut.

2011-03-08

Hausnarketa

Nork behar du hezkuntza berezia? zer datorkigu burura hezkuntza premia berezia entzutean?
edozein ume behar izan dezake hezkuntza berezia?

Nire ustez, ez da beharrezkoa arazo fisiko nabarmena (itsua, elbarria,..) izatea edo arazo psikologiko diagnostikatua izatea heziketa berezia behar izateko. Faktore askok eragin dezkete momentu jakin batean edozein haur hori behar izateko. Egoera zail batetik pasatzen ari den umea denboraldi batez laguntza behar dezake hori gainditzeko. Eta etorkinak? Etorkina izatea ez du esan nahi hezkuntza premia berezia behar duzunik, baina haur etorkin batek eskolako lehenengo hilabeteetan laguntza behar izan dezake.
Laburbilduz, hezkuntza berezia behar izatea ez du esan nahi betirako arazo bat duzunik, denboraldi batean laguntza osagarria behar duzula izan daiteke.