Blog honetan hezkuntza premia bereziei buruz arituko naiz. Bertan bideo, hausnarketa eta komentario desberdinak aurkituko dituzue.

2011-05-11

Proposamena

Eskolan arazoa duen ume bat izatekotan naturaltasunez landu behar dugu umeekin. Horrexegatik, eskolako materiala anitza izatea ezinbestekoa da eskolan arazoa duen haurrik egon ala ez egon. Nire ustez, materiala aukeratzen jakitea oso garrantzitsua eta horren bidez umeek balore desberdinak barneratzen dituzte. Adibidez, gelan dauden panpinak, askoz aberasgarria izango litzateke etnia desberdnietako panpinak egotea. Liburuetan agertzen diren pertsonaiak anitzak izatea, itsuak,.. agertzea.
Gaur egun material desberdinak aurki ditzakegu, beraz , zer aukeratzen dugun oso garrantzitsua da.

2011-05-10

Nire esperientzia

Auzolandegiei buruz informazioa ipini dut blog-ean baina nire esperientzia kontatzea gustatuko litzaidake. Orain dela bi urte auzolandegi sozial batean parte hartu nuen, hamabost eguneko esperientzia zoragarria izan zen. Auzolandegia Ourensen izan zen. Espainia osoko  gazteak elkartu ginen bertan eta egunero elkarte desberdinetan parte hartzen genuen. Elkarte horien artean: aspace (sindorme down duten pertsonak), morea (arazo mentalak duten pertsonak, eskizofrenia) eta aixiña ( adineko pertsonak, alzheimer dutenak).
Esperientzia  izugarria izan zen, aste egunetan elkarte hauetan lan egiten genuen, gure lana dinamizatzailea zen, hau da, ekintzak sortu, beraiekin egon,... Asteburuetan bisita kulturak eta horrelakoak egiten genituen. Benetan esperientzia ezin hobea izan zen eta jende asko ezagutzeaz gain, gauza asko ikasi nituen.
Bertan egon nintzenean Galiziako egunkari bateko kazetariak elkarrizketa bat egin ziguten eta artikulu bat publikatu zuten hona hemen artikulua.

2011-05-05

Aukera guztiontzat

El pais egunkarian artikulu interesgarria aurkitu dut, bertan eskola untzi bihurtu den itsasontziaz ari da, bertan egiten diren ekintzetara petsona guztiak joan daitezke eta ez dago arazorik elbarrituak eta baliabide gabeko gazteak joateko. Oso adibide polita integrazioa ikusteko.

Argazkiaren iturria                              

2011-05-03

Parte hartuz

Boluntarioa lanak egin nahi badituzu Bizkaian erakunde solidarioa dago, bolunta du izena eta honen bitartez erakunde desberdinetan parte har dezakezu. Umeekin egon, ez gaitasun fisiko edo psikologikoa duten pertsonekin, etorkinekin,... Oso interesgarria iruditzen zait eta Bolunta erakundearen web orria jarriko dut hemen: http://www.bolunta.org/

Honekin erlazionatuta gazte aukeran aurtengo auzolandegietan parte hartzeko informazioa argitaratu du eta aste honetan izena emateko epea hasiko da, bertan aukera desberdinak daude eta horien artean ekintza soziala aukeratu daiteke. Orain dela bi urte auzolandegi sozial batean parte hartu nuen eta esperientzia ikaragarria dela esan behar dut.
Informa zaitezte: auzolandegiak

Tutoriala

Bideoa tutorial bat da, Cristina eta biok egindakoa.Bideoaren bitartez blog baten logotipoa nola egin azaltzen da.

2011-04-10

kulturartekotasuna

Gai honen barruan etorkinek ere hezkuntza premia berezien beharra izan dezakete, kontuan hartu behar dugu herrialdez aldatzea eta kultura, hizkuntza, eskola,... berrira moldatzea ez dela batere erraza. Horrexegatik neuk egindako aurkezpen hau zuekin konpartitzea gustatuko litzaidake:

2011-03-21

Hiperaktibitatea eta arreta falta

Hona hemen aurkitu dudan artikulu interesagarria. Bertan hiperaktibitateari eta arreta faltari buruz ari da. Amaieran lore esentiziekin egindako tratamendua azaldu egiten da eta oso interesgarria iruditu zait. Kasu kliniko bat azaltzen da eta ume horrek tratamendua egin ondoren asko hobetu egin da. Modu alternatiboa eta interesgarria iruditzen zait hiperaktibitatearen sintomak tratatzeko. Orain arte arazo honi aurre egiteko beste motatako farmakoak erabili ohi dira eta horien inguruan irakurritako ez da oso positiboa izan. Honen adibidea ritalin da. Nahiko agresiboa da farmako hori eta ondorio txar ugari ditu. Hona hemen ritalin hartzearen ondorioak:


Bihotzeko arazoak: bihotz taupadak azkarrago, hipertentsioa, bularreko mina. Hesteetako arazoak: jateko gogoa galdu, tripako mina, zorabioak, goragalea, diarrea,... Sistema endorkinoko arazoak:hazkuntza hormonan arazoak, hazkuntzan atzerapena, pisua galtzea. Nerbio sisteman arazoak: gorputz dardarak, nahasmena, antsietatea, ikara, agresibitatea, urduritasuna, hipersentsibilitatea, euforia, insomioa, konpultsibitatea, negar egiteko gogoak,... Beste batzuk: zefalea, urtikaria, artikulazioetan mina, dardarak, alopezia, muskuluetako mina, sukarra,..


Ritalin-en inguruan bideo interesgarri batzuk aurkitu ditut, lehenengoan retalin hartzen duten ume batzuen esperientzia kontatzen da. Bigarren bideoan, ume batzuek ritalin hartzearen ondorioak irakurtzen dituzte eta ondoren horiei buruz aritzen dira.



Bideoaren iturria.



Bideoaren iturria.

2011-03-15

Askotan hezkuntza premia bereziak duen haur batez hitz egitean arazo fisiko edo psikologikoa duen haur bat etortzen zaigu burura. Eta zer gertatzen da arazo emozionalak dituen haur batekin? hezkuntza premia berezia izan dezake?
Noski, arazo emozionalak izatea hezkuntza premia berezia behar izatea ekar daiteke, hau da, haur horrek laguntza behar du.
Honen inguruan bitakora batean emozioei buruz zerbait interesgarri aurkitu dut, guztiok ez ditugu sentimenduak berdin adierazten eta  bakoitzaren era errespetatu beharko genuke.
Nire ustez, eskolak eragin handia dauka haurren sentimenduen adierazpenean,batez ere haur hezkuntza.Horrexegatik hauek kontuan hartu eta txikitatik haurrak animatu beraien emozioak eta sentimenduak adierazteko.Zenbat eta nagusiagoak izan orduan eta zailagoa izaten baita.
Hemen topatu dut.

Bitakora baten iruzkina


Blog honetan hausnarketa interesgarria aurkitu dut. Bertan bi galdera planteatzen dira eta bideo baten laguntzaz hausnarketa egitera animatzen gaituzte. Zergatik egokitu behar dira beti hezkuntza premia berezia dutenek? Nire ustez bizi garen mendean gizartea askoz irekiagoa izan beharko litzateke eta naturaltasunez erantzun.Gauza asko aldatu behar dira.

Hemen aukitu dut.

2011-03-08

Hausnarketa

Nork behar du hezkuntza berezia? zer datorkigu burura hezkuntza premia berezia entzutean?
edozein ume behar izan dezake hezkuntza berezia?

Nire ustez, ez da beharrezkoa arazo fisiko nabarmena (itsua, elbarria,..) izatea edo arazo psikologiko diagnostikatua izatea heziketa berezia behar izateko. Faktore askok eragin dezkete momentu jakin batean edozein haur hori behar izateko. Egoera zail batetik pasatzen ari den umea denboraldi batez laguntza behar dezake hori gainditzeko. Eta etorkinak? Etorkina izatea ez du esan nahi hezkuntza premia berezia behar duzunik, baina haur etorkin batek eskolako lehenengo hilabeteetan laguntza behar izan dezake.
Laburbilduz, hezkuntza berezia behar izatea ez du esan nahi betirako arazo bat duzunik, denboraldi batean laguntza osagarria behar duzula izan daiteke.

2011-02-15

kanta

Hona hemen asko gustatzen zaidan abesti polita :

El cazo de lorenzo liburua

El Cazo de Lorenzo

El cazo de lorenzo, oso liburu interesgarria da, modu grafiko eta erraz batean haurren arazoez edo zailtasunez ari da. Ipuinean metafora baten bidez azaltzen da arazoa: Lorenzo ipuinaren protagonista da eta txoleta, umearen zailtasuna.

Ipuinaren iturria

Heziketa berezia

Hona hemen sarean heziketa bereziari buruz aurkitu dudan bideo polit hau:



Bideoaren iturria.

2011-02-08

Hezkuntza premia bereziak euskal eskoletan

 Hezkuntza premia bereziaren inguruko zenbait datu. Hezkuntza premia bereziak

Ongi etorria

Kaixo!!
Blog hau magisteritza eskolako 3.mailako ikaslea sortutakoa da.
Blog honen bitartez hezkuntza premia berezia duten umeei buruz arituko naiz. Blog-aren izena pinpilinpauxen mundua da, izenbururarekin  hezkuntza premia bereziak duten haurrei erreferentzia egin nahi die. Pinpilinpauxa desberdin asko daude, ez daude bi berdin baina guztiak jatorri berdina daukate, beldarra. Hezkuntza premiako umeekin gauza bera gertatzen da ume bakoitza mundu bat da baina guztiak umeak dira.
Argazkiaren iturria